Lucy Bradshaw
Lucy Bradshaw | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | XX. mendea |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Michigan College of Literature, Science, and the Arts (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | bideo-joko produktorea |
Enplegatzailea(k) | Maxis (en) LucasArts |
Lucy Bradshaw bideojoko ekoizle estatubatuarra da. Electronic Arts-en filiala den Maxis-en lehendakariorde nagusi izan zen eta gaur egun bertako zuzendari nagusia da.[1]
Bradshaw LucasArts-en hasi zen lanean, Monkey Island 2 eta Indiana Jones jokoen ekoizpenean. Jarraian Activision-en hasi zen lanean eta 1997an Electronic Arts-era aldatu zen. Handik gutxira, Electronic Arts-ek Maxis erosi zuen, eta Bradshaw ekoizle exekutibo bihurtu zen SimCity 3000 jokoarekin.[2]
Bradshaw Maxisen presidenteorde senior bihurtu zen 2013. urtean, ikerketa kudeatzaile gisa aritu ondoren. Bradshawek SimCity, The Sims eta Spore-ren garapena gainbegiratu zuen.[3][4] Arazo teknikoak zirela eta, eztabaida izan zuen SimCity-ren 2013ko bertsioarekin.[5][6]
2010ean, Bradshaw teknologian eragin handienetako duen emakume gisa izendatu zuen Fast Company-k. 2013an, Fortunek Bradshaw izendatu zuen bideojokoen industriako 10 emakume boteretsuenetako bat moduan.[7]
Bradshawek EA utzi zuen 2015ean. Ondoren, Facebookeko Social VR taldean sartu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Austin Carr. (March 24, 2010). «The Most Influential Women in Technology - Lucy Bradshaw» Fast Company.
- ↑ Gamerauntsia. «Emakumeak bideojokogintzan: gure jokorik gogokoenak eratu dituzten sortzaileak» gamerauntsia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- ↑ «Lucy Bradshaw Named to Fortune’s "10 Most Powerful Women in Gaming"» Electronic Arts October 30, 2013.
- ↑ Dean Takahashi. (June 11, 2008). «An interview with EA Maxis’ Lucy Bradshaw on the making of Spore» VentureBeat.
- ↑ Michael McWhertor. (March 15, 2013). «SimCity general manager Lucy Bradshaw on why the game 'is not an offline experience'» Polygon.
- ↑ Stephen Totilo. (March 8, 2013). Gridlock Plagues the New Online-Only SimCity. .
- ↑ John Gaudiosi. (October 24, 2013). «The 10 most powerful women in gaming» Fortune.